martes, 15 de abril de 2014

Ondarretako etxe unifamiliarra

Arkitekturako lehenengo kurtsoarekin amaitzeko, urtean zehar ikasitako osoarekin ariketa final bat daukagu: Kokapena eta azalera emanda, etxe unifamiliar bat egitea, arkitektura estudio batekin eta bi kotxeentzako aparkalekuarekin.


Beti bezala, ezer diseinatzen hasi baino lehen, lekua ezagutu behar da, eta hori egin genuen; argazki eta apunte batzuk hartuz, noski:

             Dagoen sarreratik ikusten dena
                     Barnetik sarreraruntz begira
   Eskailera beheko zuloa
                         Inguruko etxeak
                    Ondarretarako bistak

Hurrengo pausua, ikasi dugunez, eskatzen diguten beste proiektu batzuetaz informatzea da. Kasu honetan bi arkitektoen etxe bana eskatu digute. Bi arkitekto horiek klasean aipaturikoetatik direla suposatzen da, baina haiengatik soilik hainbat detaile gustatzen zaizkit nire proiekturako; eta horregatik, beste arkitektoen proiektuak hartuko ditut erreferentzia bezala.

Hauek dira klaseak ezagutu ditugun arkitektoen proiektuen aipagarriena, niretzat behintzat:

- Luis Peña Ganchegui-ren Imanolena etxearen "basea", altura berri bat emanez etxeari.


- Rietbeld etxeko balkoia, Eero Saarinen.


Gutxi gora behera, bi elementu hauek konbinatuz, horrelako zer edo zer geratuz:


Hauek aztertu ondoren, eta internet eta hainbat liburuetatik hamaika buelta eman ondoren, nahiko proiektu politak ezagutu ditut, baina batez ere bik nire atentzioa deitu dute: 

- Casa aneto (aurkitu dudan proiektu bat)







         Altzaera nagusia
                                                        Atzeko altzaera
         Alboko altzaera
                                                        Alboko altzaera  

                                        Goitiko bista

  Beheko solairua

Lehenengo solairua

Nire ikuspuntuaz, erabiliko dudan influentzia hurrengoa da: terraza handia eta teilatua etxe enborretik aterata, horrela garrantsia emanez.


- Bailey house - Pierre koenig





            3D-ko axonometria
 Solairua

Kasu honetan, soilik formaz baliatuko naiz. Gustatu egin zait, eta erdiko "pasalekua" edo antzako zerbait ere saiatuko nahiz sartzen. 



Bukatzeko, hasierako proiektu bat egin dut, soilik etxearena. Asteburu honetan berriz kokapen lekura joango nahiz hainbat gauza zehaztatzeko; oraindik buelta nahiko eman behar dizkiot proiektu honi, baina gutxienez hasiera bat da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario