viernes, 23 de mayo de 2014

Ondarretako etxe unifamiliarra + estudioa


   Kurtso amaiera heltzen da, eta horrekin gure proiektu finalaren entrega. Gezurra dirudi duela 8 hilabete hasi zirela klaseak, egun txarrak egon dira baina nahiko azkar pasatu egin da kurtsoa. Nork esango zidan niri, soilik lehenengo kurtsoan egin izan ahalko nuela gaur erakutsiko dizuedan proiektu bat.. auskalo! Egia da oraidik bide luzea falta zaidala, eta ikasteko pila bat, baina konziente nahiz 8 hilabetetan ikasi dudanaz, eta nigatik pozten naiz  :D


   Hainbat aste ondoren, nire proiektu finalak mila buelta ematen dio hasierakoari, baita bigarrenari ere, eta hirugarrenari. Hasieran, aurreko sarreran azaldutako formako etxea egin nuen, baina ez nuen gehiegirik lotzen eraikina lorategiarekin. Gutxinaka gauza ñimiñoak joan naiz aldatzen, eta orain ezin da ezta pentsatu ere proiektu berdinak direla.

   Azkenean, guztiz konforme geratu naiz honako proiektuarekin, klasean entregatu dudana:


   Esan bezala, Donostiko Ondarreta hondartzan dago kokatuta, honen eta eraikinaren artean lorategi parke bat egonda.



    Hauek dira lehenengo solairutik eukiko genitugun bistak:




   Proiektu hau gauzatzera eraman didana urrengo argazkian ikusten dena da. Ez da ulertzen? azalduko dizuet ba: beheko marrazkian eraikina ikusten da, 3 kuboetan banatuta, dana horizontala eta modernoa eginez. Goikoan ingurua, partzela, dago, karratu eta kubo formak apurtu nahian, partzelaren perimetro osotik lorategi "zen" bat egin dut (gainerakoa belarra da), eta hondartzatik gertu dagoenez, hori barnetik sentitu nahian, lorategi horri "olatu forma" eman diot. Bukatzeko, eskuineko marrazkian iks daiteke nire intentzioa eraikina forma hau izateaz: lorategi pribatu bat sortzea, partzelaren sarreratik ikusten ez dena, eta goitiko bista garbi bat ikustea ondoan dauden eraikinen gainetik ez deitzeko atentzioa.


   Goitiko bistekin jarraituz, hau da aireko argazki batekin ikusiko genukeena. Partzela, ondoko bi errepideak, alboko eraikinen zati bat, eta noski, nire proiektua.


   Behin tokiarekin eta kanpoko ikusmenarekin bukatuta, barnealdea diseinatzen hasi nintzen. Lehenengoz distribuzio egokia erabaki, eta ondoren lehioak ireki nituen.

   Proiektua entregatu ondoren, hainbat bider begiratu izan dut, eta horaingo honetan konturatu nahiz bigarren solairuan lapsus txikia izan dudala, eta eskuineko terrazarako sarrera jan egin dudala.. baina ate mugikorra izango litzateke, beste terrazakoa bezalakoa.


   Galdetuko zarete zergaitik lehiorik ez dauden.. ba nire erabakia izan zen estetika gainejartzea bentilazio normalaren gainetik, eta kristalera handiak, ez lehioak. Nola bentilatzen da orduan etxe barnea? bentilazio sistema forzatua dauka, barnetikan doana eta ikusten ez dena (barnetik rejilla batzuk ikusiko genitueke).


   Estudioak etxeko altueraren ezberdina da, nabarmentzeko etxeko parte dela, baina bakarka doala; lan lekua baita, eta niri, gutxienez, ez litzaidake nire logela ondoan lan egitea. Baita erosoago bezeroak etortzen direnean, bere sarrera propioarekin.


   Amaitzeko eta proiektua guztiz ulertzeko, eskaileretatik ebaketa bat egin dut (beste lapsus bat eginda.. eskailerak beste aldera joan beharko lirateke  :S ). Eskaileren ondoan kristalera handia dagoenez, hori aprobetxatzeko ez nuen nahi eskailerak mazizoak izatea edo zutabeak eukitzea, eta horriegatik eskailera bakoitza beheko soilairutik lehenengoko forjaturaino heltzen den elementu batean daude bermatuak, bakoitzak triangelu formako pieza batekin ez deformatzeko. Sistema hurrengoa da:


   Ez da oso ondo ikusten, baina pieza urdina izango litzateke erkaileren behean joango zena, eta triangelu horren erpina da bermatuko litzatekeena beste elementuan.


   Honaino heldu bazarete irakurtzen, guztatuko litzaidake zuen iritzia irakurtzea.

   Ondo amaitu azterketak eta ikusiko gara!