miércoles, 27 de noviembre de 2013

2 ikasleentzako etxebizitxa proposamena

Etxea behin betiko egin baino lehen, inguruneari erreparatu behar diogu.

Horrela egin dut nik, eta guztiok, gure maketen arreta lorategian eta etxe ingurugiroan jarrita.


 1:100 eskalan egindako oina eta altxatu orokorrak, baita bi lorategian barneko bi ebaketa




 1:50 eskalan egindako etxeko bi pisuen oina, lorategiko bizikletak gordetzeko prefabrikatua eta eskaileretatiko ebaketa



Azkenean, honelako maketa geratu zait: 



Eskuin eta ezkerrekoak magisteritza etaenpresariales dira, eta aurrez aurrekoa arkitektura goi eskola, noski. 


Hasieran aipatu dudan etxe barneko distribuzioari bueltatuz, klasean irakasleok esan zidaten eskailerak etxetik kanpo aterazeko. Azkenean, badirudi hori ezin dela egin, orduan nire distribuzio osoa aldatzeko beharra daukat, eskailerak etxe barnean sartuz. 

Baino bueno, honetan, naiz eta "gaizki" egon, nire influentzia nagusia Le Corbusier arquitektoaren lan bat izan zen.

La casa de O'Gorman:


Hona hemen, informazio gehiago nahi baduzue, web orri interesgarri bat: http://www.arquine.com/blog/la-nueva-modernidad/ 

martes, 5 de noviembre de 2013

Logela finala


   Logela  beste askotan moldatu ostean, horrelako ideia geratu zait:




   Polita ezta? Niri, pertsonalki, espazio irekiak gustukuago ditut, lehen egin nuen logela bezalakoa.. baina irakasleak esan bezala: "hemen ikasteko zaude, espazioak aprobetxatzeko zatiak egin behar dira".   

   Egia esan, oraindik ez dut hori ondo ulertzen, baina denborarekin ziur nago ikusiko dudala. Irakasleak adibide on bat eman zidan espazio aprobetxagarriaren gauza ulertzeko: plaza batean, kiosko bat erdian jartzen bada, jendea ingurunean egongo da, plaza osotik esparziturik. Aldiz, kioskoa eskina batean jartzen bada, gendeak ez da erdira joango, eskinetan geratuko da gehienbat.






Hau da planoa eta ebaketak:


martes, 29 de octubre de 2013

Sortutako logela




6-7 era ezberdinez altzari guztiak kokatu ostean, azkenean guztiz konbentzitzen ninduen logela hau lortu nuen: sartu bezain laister bainuko pareta ikusten da, baina apal bat jarriz disimulatzen da. Metro bat eta gutxira jadanik logelan sartzen gara, non espazioa guztiz irekitzen da, armairua eta ohea ezkerrean eta ikasteko mahaia eskuinean. 


Hauek izan dira erabili ditudan materialak:



Eta behin biak eukita, hasi nintzen nire ideiari bizitza piska bat gehiago ematen:





Behin ondo dagoela jakinda, hurrengo material hauek erabiliz logela zoragarria sortuko dut.


Astebete barru hemendik ikusiko duzue jadanik bukaturik  :D

domingo, 20 de octubre de 2013

Nire logela, eta soilik nirea

                Hau da jaio berritik 8 urterainoko neskatxa baten logela. Baita nirea ere. Ia Durana herrian aurkitzen den etxe baten logela da, Gasteiztik irten eta 200 bat metrotara.


                8 urte bete bezain laister, Gazteizko auzo batera bizitzera joan nintzen, eta duela urte bat berriro nire sustraizko etxera bueltatu nintzen. Badirudi urte oso bat nahikoa dela logela bat gustura jartzeko, baina ez da nahikoa. Justo Mickie eta Donnald-en koadroak kendu, eta ordenagailua sartu egin dut.

                Egia izan, denbora nahikoa bada, baina pena izugarria ematen dit hazi naizen logela betiko desagertaraztea.

                Fijatzen bazarete, hemen behean urrenen ikusten dena nire aitak egin zituen bi arkoi dira, eta goian daukaten kuxinak, gortinekin bat datorrenak, nire amak egindakoak. Nire izena jartzen duen koadroa, nire amonak eskuz jositakoa da, eta minbrearen gainean dagoen manta, nire beste amonak puntuz egindakoa. Mahaian ez zegoen aulkirik, oraindik ez nituen etxeko lanik eta. 3. balda delfinez BETETA dago, txikitan maite nituen, orain baino gehiago oraindik, eta ikusten nuen bakoitza erosten nuen: behatzekin Gandian egindako koadro bat, Benidormeko plater bat, ... Galdetuko zarete zer ote den leihoan dagoena... txikitan egindako marrazkitxoak dira, kristalentzako margo berezi batekin egindakoak; zeinen artean, nozki, delfin bat aurkitzen da.


                Aldatu nahiko nuke logela eta nire gustukoa jarri, baina hori Donostiako berriarekin egiten hari naizenez, uste dut hau dagoen bezala utziko dudala. Hainbeste oroitzapen datorzkit burura atetik sartu bezain laister... ez nituzkeela ezergatik aldatuko. 

martes, 15 de octubre de 2013

Egurrezko txabola II

OOOOSO haserreturik nago!

Urriak 15 dira, asteartea, gaueko 23.30h; bihar entregatu behar dugu proiektu hau eta ni bukatu berri dut.
Gainera kalera irten behar izan nahiz wifia hartzeko.. aiii amaa
Zergatik? Ostegunean dendan makilik ez zeuden, ostiralean ezta.. beraz asteburu osoan ezin izan dut nire txabolako ezer obetu. Horregatik, sinpleegia geratu da, pasa den sarreran nituen espektatibak pikutara joan dira..

Hala eta guztiz ere, hemen dago nire proiektu finala:






martes, 8 de octubre de 2013

Egurrezko txabola

Hurrengo hau nire oporretako etxetxoaren antzerakoa izango da, etorkizun batean, eta espero dut nigatik eginda izatea.

 

Egia esan, ideia gehiago nituen proiektu honetarako, baina makilik gabe geratu nahiz; suposatzen dut beste askok bezala, unibertsitateko dendan agortutak baitzeuden.

Hurrengorako egingo dudana da.. ha! emendik pasa eta ikusi beharko duzue  :D


martes, 24 de septiembre de 2013

Lehenengo proiektuko aurrerapena


    Lehengo egunetako aurkezpenetan pentsatzen nuen ez genuela proiektu edo lan askorik egingo, baina erratuta nengoen. 

    Proiektuko lehenengo klasean, guztioi egunkari orri bat eman eta mugikorra mantentzen zuen zer edo zer egiteko eskatu ziguten. Baina.. kontuz! ezin zen ezer moztu, soilik toleztuz.

Nire leheneko aukera, erabilgarria zena, aurreko hau izan zen. Edo hori pentsatu nuen behintzat.
Huerrengo egunerako, ondo eginda zegoen zubi hau lortu nuen.

Azkeneko bat egitera animatu ziguten, estetikari begira, eta hurrengoa egin dut.

 Ez dakizue zer den? pista bat emango dizuet: lasai lasai irakurtzeko da, edo etzanda egoteko, eta argi propioa du.

Bai noski! sofa eder bat. 

 Esku hutsez.

 1/2 eskalan (Din A2-ko orria)

Tolesturak

Egia esan, gusturaz egin dut proiektu hau, baina denbora obeto banatu behar dudala ikasi dut.