viernes, 14 de febrero de 2014

Izoztegia Ondarretan II

    Pasa den asteko nire izoztegi idilikoa, zeinek detaile pilo zituen eta nire gustukoa zen, ez da balio izan. Irakasleak, bezeroak izango balitz bezala, gauza zehatz bat eskatu zuten: eraikin irekia, udarako, eta horretarako diseinu bat bilatu nuen.

    Nire hasierako ideia olatuak simulatzea izan zen, baino ez olatu zirkular normalak baizik eta originalagoa zen zer edo zer. Azkenean eman nuen ideia, nire ustes, polit batekin: pareten altuerekin jolastea eta hondartzara hurbiltzen ziren bakoitzean baxuagoak izatea, olatuak bezala. Era berean, paseoko zuzen luzea apurtu nahi nuen, berdina adiezten eta sartzeko inbitatzen. Honekin batera, egindako eskailerak luzeera ezberdinekoak dira, paseotik hondartzarainoko transizio hori oso bapatekoa ez izateko.

    Udarako zenez, terraza handi bat egin dut, handiegia agian, maketan arazoak izan ditut eta... nire pareta printzipalak eta izoztegiko barra paseo aldean daude gehienbat, eta komuna izkutatzeko intentzioarekin terrazako izkin batean egin dut, hiru pareten artean eta honen barruan argitasuna sartzeko, hirukiko bi erpinak itxi gabe daude, ondoren ikusiko den bezala.

    Bukatzeko eta arazo gehienak eman didana teilatua izan zen. Hasiera batean teilatu bakarra egingo nuen, eta gero komunerako bat eta gainerakoarentzat bigarren bat. Baina hiruki formekin eta altuera ezberdinekin jarraitzeko 3 teilatu hirukidun formakoak egitea erabaki nuen; ilunago bat komunerako, argiago bat eskaileren aldean, eta erdiko kolore bat barra zonan.

    Planoekin hainbat arazo izan ditut, baina azkenean dena da konpongarria, eta nahiko konforme nago nire proiektuarekin.













martes, 4 de febrero de 2014

Izoztegia Ondarretan

Nahiko denbora pasa da azkenengo sarrera egin nuenetik; lan finala, gabonak, bueltan azterketak.. eta oraindik rutinara bueltatzeko prestatzen. Jarraian hasi gara pilak klaseak hasi besain laister, eta oraingoan izoztegi bat egin behar dugu Ondarreta hondartza eta bere paseoaren "artean". Aukera pilatan pentsatuz eta buelta asko eman ondoren proiektu honi, oraindik ez dakit nola, bi marra sinpleekin argitxo bat piztu eta nire eraikinaren antzekoa burura etorri zitzaidan, antzekoa obetu beharra zegoelako baina bueno, azken finean nire ideia prinzipala. Hona hemen nire ideogramak eta lehenengo ideia hori obetzeko izan ditudan erreferentziak:


Argi ikusten dena horizontaltasuna da eta nibelen jokua. Pixka bat monotonia hori apurtzeko, eraikin inklikatu bat egin dut, hondartza eta lorategiarekin bat datorrena bere fatxadengatik (laister hemendik ikusiko dira). Forma ere itsasontzi bateko proara iruditzen zait, eta horregatik jakin izan nuen hau izango zela nire eraikinaren forma nagusia. 


Mies Van der Rohe-ren  Farnsworth etxeak asko gustatu zitzaidan bere altuera jokoagatik, eta ideia horri nik nibel bat gehitzea erabaki nuen, terrazetan.



Souto de Mouraren eraikun hau ikustean jakin izan nuen nola kontzerbatu paseoko ia toki osoa, eta aldi berean nola batu harekin: zati txiki bat paseoan "apoieatu" eta gainerakoa hondartzaren gainean flotatzen egongo balitz bezala. Egia da nire eraikinean zutabeak daudela arearaino.. baina etxe honetaz gehiago informatu behar nahiz bere estruktura nolakoa den jakiteko eta zutabe horiek kentzen saiatzeko.