Hau da jaio berritik 8
urterainoko neskatxa baten logela. Baita nirea ere. Ia Durana herrian aurkitzen
den etxe baten logela da, Gasteiztik irten eta 200 bat metrotara.
8 urte bete bezain laister,
Gazteizko auzo batera bizitzera joan nintzen, eta duela urte bat berriro nire sustraizko
etxera bueltatu nintzen. Badirudi urte oso bat nahikoa dela logela bat gustura
jartzeko, baina ez da nahikoa. Justo Mickie eta Donnald-en koadroak kendu, eta
ordenagailua sartu egin dut.
Egia izan, denbora nahikoa bada,
baina pena izugarria ematen dit hazi naizen logela betiko desagertaraztea.
Fijatzen bazarete, hemen behean urrenen ikusten dena nire aitak egin zituen bi arkoi dira, eta goian daukaten kuxinak, gortinekin bat datorrenak, nire amak egindakoak. Nire izena jartzen duen koadroa, nire amonak eskuz jositakoa da, eta minbrearen gainean dagoen manta, nire beste amonak puntuz egindakoa. Mahaian ez zegoen aulkirik, oraindik ez nituen etxeko lanik eta. 3. balda delfinez BETETA dago, txikitan maite nituen, orain baino gehiago oraindik, eta ikusten nuen bakoitza erosten nuen: behatzekin Gandian egindako koadro bat, Benidormeko plater bat, ... Galdetuko zarete zer ote den leihoan dagoena... txikitan egindako marrazkitxoak dira, kristalentzako margo berezi batekin egindakoak; zeinen artean, nozki, delfin bat aurkitzen da.
Aldatu nahiko nuke logela eta nire gustukoa jarri, baina hori Donostiako berriarekin egiten hari naizenez, uste dut hau dagoen bezala utziko dudala. Hainbeste oroitzapen datorzkit burura atetik sartu bezain laister... ez nituzkeela ezergatik aldatuko.