viernes, 14 de febrero de 2014

Izoztegia Ondarretan II

    Pasa den asteko nire izoztegi idilikoa, zeinek detaile pilo zituen eta nire gustukoa zen, ez da balio izan. Irakasleak, bezeroak izango balitz bezala, gauza zehatz bat eskatu zuten: eraikin irekia, udarako, eta horretarako diseinu bat bilatu nuen.

    Nire hasierako ideia olatuak simulatzea izan zen, baino ez olatu zirkular normalak baizik eta originalagoa zen zer edo zer. Azkenean eman nuen ideia, nire ustes, polit batekin: pareten altuerekin jolastea eta hondartzara hurbiltzen ziren bakoitzean baxuagoak izatea, olatuak bezala. Era berean, paseoko zuzen luzea apurtu nahi nuen, berdina adiezten eta sartzeko inbitatzen. Honekin batera, egindako eskailerak luzeera ezberdinekoak dira, paseotik hondartzarainoko transizio hori oso bapatekoa ez izateko.

    Udarako zenez, terraza handi bat egin dut, handiegia agian, maketan arazoak izan ditut eta... nire pareta printzipalak eta izoztegiko barra paseo aldean daude gehienbat, eta komuna izkutatzeko intentzioarekin terrazako izkin batean egin dut, hiru pareten artean eta honen barruan argitasuna sartzeko, hirukiko bi erpinak itxi gabe daude, ondoren ikusiko den bezala.

    Bukatzeko eta arazo gehienak eman didana teilatua izan zen. Hasiera batean teilatu bakarra egingo nuen, eta gero komunerako bat eta gainerakoarentzat bigarren bat. Baina hiruki formekin eta altuera ezberdinekin jarraitzeko 3 teilatu hirukidun formakoak egitea erabaki nuen; ilunago bat komunerako, argiago bat eskaileren aldean, eta erdiko kolore bat barra zonan.

    Planoekin hainbat arazo izan ditut, baina azkenean dena da konpongarria, eta nahiko konforme nago nire proiektuarekin.













No hay comentarios:

Publicar un comentario